Zeinu hizkuntzako interpretea

1. Ikastetxean esku hartzen duten irakasleekin eta gainerako profesionalekin lankidetzan aritzea, entzumen-desgaitasuna edo gor- itsutasuna duten ikasleei hezkuntza- erantzuna emateko, interpretazioari lotutako lan-gaitasunak oinarri hartuta.

2. Irakasleekin koordinatzea gai-zerrendaren aurrerapenean eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan (hiztegi teknikoa, kontzeptu akademikoak, helburuak, oinarrizko jarduerak…).

3. Autonomia garatzen laguntzea eta entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten ikasleei curriculumerako sarbidea eta hezkuntza-komunitateko eragile guztiekiko komunikazioa erraztea, ahozko hizkuntzatik zeinu-mintzairara interpretatuz eta alderantziz.

4. Ikaslearen Norbanako Jarduera Planean eta urteko memorian laguntzea, ikastetxean, ikasgelan eta ikaslearekin hartutako erabakiak islatuz, bai eta bere lanbide- gaitasunari dagozkion beste dokumentu edo txosten tekniko batzuk ere.

5. HPBen aholkulariekin eta lurraldeko entzumen-desgaitasunari erantzuteko koordinatzailearekin koordinatzea, artatzen dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko.

6. Irakasle-taldearen sentsibilizazioan eta gaikuntzan laguntzea ikasle horiei ematen zaien hezkuntza-erantzunean, ezagutza profesionaletik orientabideak emanez (antolaketa- edo metodologia-neurri eta – egokitzapenei buruz, edukiei buruz, baliabideei buruz, laguntza-materialei buruz, etab.).

7. Gidari eta interpretearen lanari dagozkion jarduerak egitea ikasle gor-itsuekin.

8. Lanpostuari dagokion beste edozein.