- Behin-behineko kontratua dutenek zein langile finkoek erabili dezakete.
- Edozein unetan eskatu ahalko da adingabeak 3 urte bete arte.
- 7 egun natural lehenago eskatu behar da.
- Lanpostua gordetzen da.
- Egoera horretan igarotzen den denbora antzinatasunerako zein erretirorako konputagarria da.
- Bi guraso dauden kasuetan eta biak lanean dabiltzanean, bietako batek bakarrik baliatu ahal izango du.
- Egoera horretan gauden bitartean ezin da ordaindutako lan kontraturik izan.
Eszedentzia hau behin-behineko kontratua dutenek zein langile finkoek erabili dezakete. Langileek gehienez hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute semea edo alaba bakoitza zaintzeko (haurrak hiru urte bete arte)– norberarena zein adoptatua izan, nahiz adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkorra izan –, haurra jaiotzen den edo ebazpen judizial edo administratiboa ematen den egunetik zenbatzen hasita. Egoera horretan igarotzen den denbora antzinatasunerako zein erretirorako konputagarria da. Ondorengo seme-alabek beste eszedentzia bat hartzeko eskubidea emango dute, eta ordura artekoa amaitutzat joko da. Bi guraso dauden kasuetan eta biak lanean dabiltzanean, bietako batek bakarrik baliatu ahal izango du. Egoera horretan gauden bitartean ezin da ordaindutako lan kontraturik izan.