1. HPBen aholkulariarekin lankidetzan aritzea HPBak dituzten ikasleen ebaluazio psikopedagogikoan, ikaslearen jarduera okupazionalari eragiten dioten trebetasun funtzionalak, zereginaren ezaugarriak eta inguruneko oztopoak baloratuz OT eskuhartze arloetan: esku-funtzioa eta eskolako ohiko tresnen erabilera, Eguneroko Oinarrizko Iharduera (EOI), oinarrizkoak eta instrumentalak, Informazioaren eta komunikazioaren teknologietara (IKTetara) sarbidea, komunikaziorako sarbidea, ergonomia eta postura kontrola, parte-hartze soziala espazio ezberdinetan, jolasa, ingurunearen egokitzapena, curriculumaren egokitzapena.
2. Ikasleak behar dituen laguntza- produktuak, materialak eta altzariak baloratzea, hautatzea eta/edo egokitzea, horiek erabiltzeko aholkuak ematea eta erabiltzen trebatzea.
3. HPBak dituzten ikasleen jarduera okupazionala errazteko programak egiten, garatzen, gauzatzen eta elkarrekin ebaluatzen parte hartzea, beste profesional batzuekin batera aurrera egiteko aukerak identifikatuz eta tutorearen koordinaziopean, curriculum- esparruaren barruan eta Norbanako Jarduera Plan baten barruan okupazio terapiako eskuhartze-arloetan lanketa eta trebatzea eginez.
4. HPB-biltegia eta HPBak dituzten ikasleen curricukumean sartzeko laguntza- produktuak antolatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta koordinatzea.
5. Koordinazio-bileretan parte hartzea eta ikaslearekin jarduten duten gainerako profesionalekin koordinatzea, HPB aholkulariaren zuzendaritzapean eta orientabideekin. Horretarako, irizpide aditua emango du, tutoreak koordinatutako Norbanako Jarduera Planean hezkuntza-erantzuna antolatzeko.
6. Laguntza-produktuen, materialen eta egokitzapenen informazio gaurkotua izatea, eta eskaerak eta konponketak bideratzeko enpresa fabrikatzaile eta hornitzaileekin harremanak izatea.
7. Familiei, aholkuak eta orientazioa ematea, terapia okupazionalean esku hartzearekin lotutako alderdietan lagundu ahal izan dezaten.
8. Urteko plana eta memoria egitea, bai eta lan egin den ikasleei buruzko txostenak ere.
9. Ergonomiarekin lotutako antolamendu- alderdiei eta banakako arretari buruzko aholkularitza ematea irakasle-taldeari, arreta ematen dieten ikasleen parte- hartzea eta curriculumerako sarbidea errazteko.
10. Irakasle-taldearekin eta hezkuntza- langileekin lankidetzan aritzea, proposamen didaktikoak ikasleen beharretara egokitzeko, eta curriculumerako sarbidea eta eskola- partaidetza errazteko.
11. Lanpostuari dagokion beste edozein.