- Lakuako prebentzio zerbitzura deitu (945018411) eta kasua azaldu. Haurdunaldiaren eta lanaren inguruko informazioa eskatu dute eta mutuara bideratuko zaituzte. Mutuak jarraipena egin ahal izateko, ALTA egoeran egon behar da. Prebentzio zerbitzuak langilearen lan egoerarekin txosten bat idatziko du eta mutuara bidaliko dute.
- Mediku orokorrari haurdunaldiaren informazioa bilduko duen txostena eskatu eta mutuara eraman.
MUTUAK BAIETZ BADIO: mutuatik jasoko da soldataren %100a, puntuak ere %100ean jasoko ditugularik. Erditu ondoren, delegazioan jakinarazi eta soldata berriz ere handik kobratzen hasten gara. Tartean oporrak tokatuz gero, mutuak hauek berreskuratzeko aukera ematen digu.
MUTUAK EZETZ BADIO:
- Mutuara joan eta erreklamazio orri bat bete gertatutakoarekin. Bertan idatzi behar duzu bertara joan zarela eta azaldu behar duzu nolako lan baldintzak dituzun. Eta amaitzeko adierazi mutuak ez dizula onartu lan arriskuengatiko baja. Langileak bertan egon denaren konstantzia utzi behar du.
- Mediku orokorrera joan eta txosten bat egiteko eskatu: lanak haurdunaldian arriskuak eragiten dizkizula argi uzteko eskatu, hau da, argi geratu behar da gertatzen zaizuna lanak eragindako dela, eta ez zure osasunarengatik.
- Gizarte segurantzan kontingentzia aldaketa egiteko papera eskatu behar duzu. Bertan kontingentzia komunetik laboralera aldaketa egin behar duzu. Paper horretan, 3. puntuan, alegazioak daude eta bertan gehigarri bezala ondorengo dokumentuak atxikitu behar dituzu (mediku orokorraren txostena, mediku orokorrak emandako bajak haurdunaldian eta enpresaren txostena lanpostuaren ebaluazioarekin. Hilabete batean gutxi gora behera erantzuna jasoko da.
Hezkuntzako web-gunean informazio osagarria dago.