18 asteko baimena hartzeko eskubidea izango dute oro har eta oinarrizko araudiak ezartzen duenari kalterik egin gabe, adingabearen gurasoek, adoptatzaileek edo zaintzaileek, diren sexukoak direla, jaiotza, adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harreragatik, enplegu publikoaren oinarrizko araudian erregulatutako moduan.
18 aste horiek luzatu egingo dira, oinarrizko araudiaren arabera legokiokeen luzapenaz gain, kasu hauetan:
- Bi aste gehiago haur bakoitzeko, bi haur edo gehiago, jaio, adoptatu edo harreran hartzen direnean.
- Bi aste adingabeak desgaitasunen bat izanez gero.
Nola banatu ahalko dira 18 asteak:
Baimen hauek transferiezinak dira.
¹ Borondatezko zatia:
- Etenik gabe baimenaldiko aste guztiak agortu arte. Nahitaezkoa izango da kasu hauetan:
- Bi gurasoetako batek lanik egiten ez duenean.
- Adopzio, zaintza edo harreretan, haurra 12 hilabetetik gorakoa denean.
- Baimena zatika hartzeko bi gurasoak lanean egon behar dira. Asteka hartuko dira baimen-zatiak, haurrak 12 hilabete bete arte.
- Ama biologikoa denean: nahi duenean, nahitaezkoak diren 6 asteak eta gero.
- Beste gurasoa denean:
- Ama biologikoaren nahitaezko atsedenaldia amaitu eta gero edo ama biologikoaren edo beste adoptatzaile edo zaintzailearen baimena amaitu eta gero (Hobekuntzan luzatutako asteak barne).
- Jaiotza baimenaren ondoren ama biologikoak edo beste adoptatzaile, zaintzaile edo harrerako gurasoak eskatzen badu haurraren edoskitze denbora lanaldi osoetan metatzea, denbora hori igarotakoan hasiko da gainerako baimen-asteen kontaketa.
Baimena zatika hartzen denean , aste osoetan banatuta hartuko da, eta baimen zati bakoitza hartzeko aurreabisu errebokaezina egin beharko da, gutxienez 15 egun lehenago.
² Hobekuntza zatia etenik gabe gozatu beharko da, eta berehala hartu beharko da borondatezko zatia, duen iraupena duela, amaitzen denean.
Hobekuntza hori etenik gabe gozatu beharretik salbuetsita geratuko dira, izendapenaren edo kontratuaren iraupena dela eta, etenik gabe hartu ezin dutenak; kasu horretan , hurrengo izendapenean edo kontratuan berehala jarraituko dute baimenarekin , harik eta agortu arte, betiere ere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
- Aurrez abisatutako baimena hartu aurretik lan istripuren bat gertatuz gero, baimen hori gero hartzeko utzia ahalko da, betiere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
- Ama biologikoa hiltzen bada, beste gurasoak baliatu ahalko ditu zegozkion edo geratzen zitzaion baimen zatia.
ORDEZKOEN KASUAN
Gurasotasuneko nahitaezko zatia hartu ondoren ordezkoen kasuan kontratu berri bat izendatzen zaienean, gurasotasun baimenarekin jarraitu ahalko dute. Horretarako, esleipen bat jasotzen dutenean lanera ez direla joango eta gurasotasun baimenarekin jarraituko dutela adierazi behar dute (kasu honetan ez da 15 egun lehenago abisatu behar edo aste osoko zatiak hartu behar), horrela baimen guztia agortu arte edo umeak 12 hilabete bete arte.