1. Irakasleak eta ikastetxeak orientatzea eta aholkatzea, ikuspegi soziala emanez eta gizartean ahulenak diren ikasleen gizarte- eta familia-egoerari buruzko informazioa emanez.
2. Irakasleak, irakasleak ez diren langileak eta hezitzaileak prestatzea ikasleak bizi izan ditzaketen indarkeria-, babesgabetasun- edo arrisku-egoerak hautemateko.
3. Zentroei informazioa ematea indarkeria- egoeren, tratu txarren, familiaren babesgabetasunaren edo zabarkeriaren, oinarrizko baliabideen urritasunen, gabezia emozionalen, higiene-gabeziaren, elikadura- arazoen eta abarren susmoak bideratzeko moduari buruz.
4. Ikastetxeei informatzea ematea dauden gizarte- baliabideei buruz eta baliabide horiek erabiltzeko bide egokiei buruz.
5. Eskatzen zaizkion txostenak eta datuak ematea, bai eta bilera teknikoetan eta lan- bileretan parte hartzea ere, haiek bertaratzeko eskatuz gero.
6. Lanpostuari dagokion beste edozein.