- Epaitegira joan ospitalean ematen diguten jaiotza agiriarekin, familia liburuarekin eta gurasoen errolda agiriarekin. Epea: Haurra jaio eta 24 ordu pasatzen direnetik 8 egunera (gaur egun ospitale batzuek bideratzen dute tramitazio guztia).
- Amatasun baja eskatu: Gizarte Segurantzan entregatu eskatzaileak berak eta bai enpresak bete beharreko inprimaki ofiziala, gaixotasun bajaren alta, Familia Liburuaren originala eta kopia, Jaiotza agiriaren originala eta kopia, Nortasun Agiriaren originala eta kopia. Epea: haurra jaiotzen denetik 20 egun.
- Haurraren osasun txartel indibiduala eskatu: Udaletxean eskatu behar da haurraren erroldatze agiria. Ondoren, Gizarte Segurantzan gurasoetako baten aseguruan sartu behar da haurra. Horretarako, A1 eta P1 inprimaki eguneratuak emango dizkigute betetzeko. Ama eta aitaren Nortasun Agiriaren edo Familia liburuaren fotokopia atera eta guztia tokian tokiko anbulategian entregatu behar da. Epea: ez dago eperik baina ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
- Dirulaguntzak bideratu.
Hasiera GIDA SINDIKALA – LAB Irakaskuntza GIDA SINDIKALA – Heziketa Berezia Erditze ostean jarraitu beharreko pausuak