Baimen indibiduala da, guraso bakoitzaren eskubidea eta transferiezina. Baimenaldi osoa amaitutakoan hartu beharko da, nahi den modura:
Lantokitik ordu bete alde egitea, bi zatitan banatzeko aukerarekin.
Pilatzeko aukera. Kasu honetan, laneguneko 6 ordu kontatzen dira (24 egun gutxi gora behera). Jardun erdiaren kasuan, 48 egun eta herenaren kasuan, 72 egun metatzen dira (gutxi gora behera). Lurralde ordezkaritzan egiten dute kalkulu zehatza.
Pilaketa hautatuz gero, urte horretan eszedentzia eskatzeko aukera galduko lirateke.
Langile kudeaketarako zuzendariak emandako eskabide orria bete behar du.