Birbaremazioa

Birbaremazioa 2024/25

  1. BIRBAREMAZIO-ALDIA.

Iraila-Urriak aldera birbaremazioko prozesua hasten da

Merezimenduen baremoaren barruan, esperientzia ikasturte bakoitzeko irailaren 1etik abuztuaren 31ra arte zenbatuko da.

  1. LAN-EGOERA.

2.1. Lanerako prest egotearen ondorioak, ikasturte hasierako esleipen telematikorako.

Birbarematze-prozedura honen bukaeran zerrendetan lanerako prest egoeran dauden pertsonei lanpostu bat ofizioz esleitu ahal zaie ikasturtearen hasierako esleipen-prozesuan. https://hezigunea.euskadi.eus/eu orrian argitara emango diren esleipen horiei ezin izango zaie uko egin, eta lanpostua hartu ezean, esleipenduna hautagaien zerrendatik kanpo geratuko da.

Horiek horrela, interesatua prozesu horretan ofizioz esleitutako lanpostu bat hartzeko baldintzetan ez baldin badago, gomendatzen dugu birbarematze-prozedura honetan “lanerako prest” egoera ez den beste batera pasatzea, horretarako aukera ematen duen egoera bat gertatzen bada.

Ukoa soilik onartuko da arrazoia ezin aurreikusizko egoeren ondoriozkoa bada, eskabideak aurkezteko epea hasi baino hiru egun lehenagotik lanpostuaz jabetu arte egin bada, eta alegatzen duenak borondatez egindako ekintza baten ondorio ez bada.

2.2 Ikasturte osoko uko egitearen lan-egoera.

Ikastetxe publikoetan hiru urteko, gutxienez, zerbitzu-denbora egiaztatuta dutenek izango dute datorren ikasturte osoan uko egiteko aukera; kasu honetan ez zaie ikasturtean zehar inolako eskaintzarik /deirik egingo.

Aukera horretaz baliatzeko, dagoen laukia markatu behar da.

Egoera honetan bi urte gehiago eman ahal izango dituzte eta, hurrengo bi birbarematzeetan

zerrendetan lanerako prest egoera eskatuz gero, egiaztatuta zuten zerbitzu-denbora

berreskuratuko dute.

  1. ZIGORRA, ZERRENDETATIK KANPORATZEA.

Jakinarazten da izangaiei denbora zehatz baterako zerrendetatik kanporatuko zaiela, baldin eta Hitzarmen Kolektiboan xedatutakoari jarraiki zerbitzuak emateko deituak izanda eskaintzari uko egin badiete, uko egiteko arrazoiak ez badituzte alegatzen eta egiaztatzen Hitzarmen Kolektiboan ezarritako epe eta baldintzetan, edo esleitutako lanpostuaz ez badira jabetzen, zerbitzuak emateari uzten badiete edo kontratuari borondatez uko egiten badiete

Hori dela eta, gomendatzen da lurralde eta jardunaldi mota aukeratu aurretik, Hezkuntza Saileko web orrialdean zerrenden kanporatzearen inguruan argitaratutako

informazioa arretaz irakurtzea.

4. MERITUAK.

Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalari lan-esperientziari dagokion merezimenduak baino ez zaizkio zenbatuko, bai Hezkuntza menpeko ikastetxeetan, bai baimendutako beste ikastetxe publiko edo pribatu batzuetan ere.

Lan-esperientzia egiaztatzeko Hezkuntza bereziaren eremuan, bi agiri aurkeztu behar dira:

Kontratua, egindako lan-mota zehaztuko duena.Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, enpresaren izena eta

alta-aldiak (lan-bizitza) jasoko dituena.

Aukerak aldatzeko eta dokumentazioa entregatzeko: gida aukerak aldatzeko