Adinagatiko arreta zuzeneko murrizketa

2024ko Lan Hitzarmenaren 68. artikulua

Ordutegi-murrizketak ezarriko zaizkie hitzarmen hau aplikatu behar zaien langile finko eta aldi baterakoei. Batzorde Paritarioak ezarriko ditu baldintza hori aplikatzeko formulak.

  • NORI ZUZENDUTA:

a) Lan-kontratudun hezitzaile finkoak, mugagabe ez-finkoak edo lanpostu hutsetan dauden bitartekoak (hezkuntza-laguntzako espezialistak, fisioterapeutak, zeinu-mintzairaren interpretea eta terapeuta okupazionalak), abuztuaren 31n 59 urte dituztenak (60 urte bete gabe).

Egoera honetan daudenei asteko bi ordu zuzeneko arretatik murriztuko zaie.

b) Lan-kontratudun hezitzaile finkoak, mugagabe ez-finkoak edo lanpostu hutsetan dauden bitartekoak (hezkuntza-laguntzako espezialistak, fisioterapeutak, zeinu-mintzairaren interpretea eta terapeuta okupazionalak), abuztuaren 31n 60 urte edo gehiago badituzte eta erretiro partziala hartzeko baldintzak betetzen ez badituzte.

Egoera honetan daudenei arreta zuzeneko orduen herena murriztuko zaie (hezkuntza-laguntzako espezialistak, fisioterapeutak, zeinu-mintzairaren interpretea eta terapeuta okupazionalak).

Hezkuntza-laguntzako espezialisten kasuan, zuzeneko arretako 25 orduetara iristen ez direnen eskaerak ere onartuko dira, baina heren baten murrizketa 25 orduko gehieneko zuzeneko arretaren gainean kalkulatuko da, hau da, 17 orduko zuzeneko arreta eman beharko dute.

Baldintza batzuk bete behar dira hau eskuratzeko.

Murrizketa hauek ez dira beste murrizketak bezala eta eskolan egon behar da murrizketa orduetan.

Hemen duzue informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/adinaren-arrazoiarengatik-irakastorduenzuzeneko-arretaren-murrizketa/web01-a3hklaei/eu/