1- Lanaldia
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen urteko lanaldia 1.592 lanordukoa da. Haur eskoletan, honela banatzen da: 7 ordu eta 15 minutu ikastetxeak irekitzen diren 204 egunengatik (1.479 ordu), 35 prestakuntza-ordu eta 78 lanordu koordinaziorako, bileretarako, kudeaketa-lanerako eta abarrerako.
Informazioa zabaltzeko:
- Horrez gain, urtero bada arau espezifiko bat haur eskoletako langileentzat, eskola bakoitzeko zuzendaritzari igortzen zaiona baina publikoa ez dena: “Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan oporrak eta gai partikularrengatiko nahiz norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentziak hartzeko jarraibideak”.
2- Prestakuntza orduak
Haur-eskoletako eta 2 urteko geletako hezitzaileek 35 ordu dituzte urtean prestakuntzarako. Horietatik 20 derrigorrezkoak dira eta zentroak markatzen ditu, eta beste 15ak langileak berak aukeratzen ditu. Prestakuntza eskola-ordutegitik kanpo egiten da.
3- Oporrak
27 lanegun, egutegiaren arabera uztailean eta abuztuan gauzatuko direnak.