Erretiroa

Bi erregimen ezberdinen baitakoak dira:

> MUFACE: Mutualidad General de Funcionarios Civiles del Estado. Administraziopekoan geroz eta gutxiago daude eta urte gutxitan desagertuko dira.

Borondatezko erretiroa eskatu ahal da behin 60 urtean beteta daudenean eta 30 urteko zerbitzua izanda. Zita eskatu behar da kuadeketa egiteko, informazio gehiago hemen edo 948203331 telefonoan.

> Gizarte Segurantza: Funtzionario eta interinoek erregimen orokorreko baldintzetan erretiroa hartzeko eskubidea dute. Gaur egun (2024ko urtarrila), 36 urte eta 6 hilabete izan behar dira kotizatuak eta langileak 65 urte beteak izatea erretiroa hartzeko eta %100 kobratu ahal izateko. 36 urte eta 6 hilabete kotizatuak dituen langileak, 64 urterekin aurretiko erretiroa har dezake. Pentsioaren kalkulurako kotizatutako azken 25 urteak hartzen dira kontuan eta azken bi urteak jardunean izan.

2027. urtean, 37 urte eta 6 hilabete izan beharko dira kotizatuak erretiroaren %100 jaso ahal izateko eta langileak 65 urte bete izatea.

Eskaera Gizarte Segurantzan egin behar da, eta kudeaketa guztia bertan egin beharra dago.

Erretiro adinak eta kotizazio aldiak gradualki aplikatuko dira, jarraian dagoen koadroan zehazten diren baldintzei jarraiki: