Lizentzia eta baimenak

24. artikulua. Oporrak, lizentziak eta baimenak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan eta hori ordezten edo garatzen duten arauetan ezarritakoari jarraituko zaio. Nolanahi ere, parteek edukiak negoziatuko dituzte horiek egokitze aldera, eta, behar izatera, baldintzak hobetze aldera ere.

2. Hitzarmen honen pean dauden langileei Nafarroako Gobernuak Langileen Estatutua garatzeko bere funtzionarioendako onetsiko duen araudia aplikatuko zaie, betiere negoziazioa egin eta

eskumena duen udal-organoak onetsi eta gero.

25. artikulua. Baldintza onuragarriagoak.

Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan jasotakoez gain, Iruñeko Udaleko funtzionarioek honako baimen ordaindu hauek hartzeko eskubidea izanen dute, adierazitako kasuetan eta azaldutako aldietarako:

1. Kirol-lehiaketa ofizialak: Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi-mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituko zaio.

26. artikulua. Lanaldi laburtua.

Helduko zaio Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duen apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuari.

Horrez gain, lana eta familia-bizitza ahal den neurrian errazteko, lanaldia murrizteko aukera izanen da, 2. artikuluan jasota dauden egoera berberetan, honela: lanaldia 1/5 edo 1/7 laburtu ahalko da, baldin eta zerbitzuaren beharrek hori ahalbidetzen badute (jasota dago JOB 03-MAY-05 (9/PR) erabakian, zortzi orduko lanaldietarako ezarrita 1/8ko laburketaz gain).

Artikulu honetako neurrietako edozeini heldu nahi dioten funtzionarioek –lana eta familia-bizitza uztartze aldera, eta NAEren 106/2014 ebazpenean jasota geratu den moduan– erabaki ahalko dute lanaldiaren zer unetan aplika dezaketen laburketa, betiere kontuan hartuta laburketa modu jarraituan

egin behar dela, ohiko lanaldiaren hasieran edo amaieran.

27. artikulua. Ordaindu gabeko baimenak.

Norberaren aferak direla eta Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan hartzen ahal diren ordaindu gabeko lizentziak bost hilabetera bitartekoak izan daitezke, bi urte naturaletan behin hartuak, eta arau hauei lotuak:

a) Arrazoia azaldu behar da.

b) Ez da nahitaezkoa izanen aurrez oporrak hartzea lizentzia hau eskatu ahal izateko.

c) Lizentzia emanen da zerbitzuaren beharren arabera, salbu lizentzia hasten denean eskatzailea ordezteko aukera badago.

d) Kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoko organo eskudunak lizentzia ukatzen badu, arrazoia azaldu beharko du.

e) Ordaindu gabeko lizentziaren aldiak ez du oporrak hartzeko eskubidea sortuko, eta beraz, ez zaio kontu horri erreparatuko ordainsarien deskontua egiten denean, salbu oporrak jada hartuak izan badira edo eskatzaileak nahitaez hartu behar baditu lizentziaren ostean.

Halaber, 39/2014 Foru Dekretuan enplegua banatzeko jasota dauden neurriei ere heltzen ahal zaie, Udalbatzak hura berretsi baitzuen eta Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak neurriak onetsi baitzituen.

52. artikuluaren 2. puntuan zaintzako lizentziekin honakoa esaten da:

2. Zaintzeko lizentzien modalitateren batean bolada bat eman duten pertsonek lehentasuna izanen dute Udaleko langileendako egiten diren prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko, pertsona horiek mailaz igotzeko aukera ez oztopatze aldera.

Eszedentziak

52. artikuluaren 1. puntuan eszedentziekin honakoa esaten da:

1. Eszedentzia berezia hartuta duten langileek eskubidea izanen dute Administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko.

Iruñako udal haur eskolen webgunea:
https://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2