Lanaldia eta oporrak

1- Lanaldia

1.1.- Lan egutegia

Ikasturtero zentroak 208 egunetan irekiko dira. Horietako lau, ikasturtearen hasieran eta amaieran banatuta, antolaketa-lanetan arituko dira, eta garbiketa-lan orokorretan, zerbitzuetako langileen kasuan. Gainerako 204 egunak haurrei arreta ematekoak izango dira. Hori guztia, hileko banaketa honen arabera:

HILABETEALAN EGUNAK
Abuztua14 egun zuzendariak, psikologoa, erizaina, nutrizionista, sukaldariak, garbitzaile laguntzaileak, sukaldari laguntzaileak eta mantenua.
10 egun hezitzaileak, tailer koordinatzaileak eta taileristak
Iraila22 egun aurreko denek
Urria23 egun aurreko denek
Azaroa20 egun aurreko denek
Abendua13 egun aurreko denek
Urtarrila17 egun aurreko denek
Otsaila20 egun aurreko denek
Martxoa22 egun aurreko denek
Apirila15 egun aurreko denek
Maiatza20 egun aurreko denek
Ekaina22 egun aurreko denek
Uztaila0 (oporrak)

1.2- Lanaldia

Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoko langileen lan-egutegia eta ordutegia honako hau izango da:

A) Haur-eskoletan lan egiten duten langileak

Ikasturterako lanorduak martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legean, apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legean eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan ezarritako 1.592 orduak izango dira, hezitzaileentzat izan ezik, horientzat lanorduak 1.564 izango baitira, “Haur Eskolen Erakunde Autonomoko funtzionarioen enplegu-baldintzei buruzko Akordioarekin” bat etorriz, kasu bakoitzerako honela banakatuta:

ZUZENDARIAK, PSIKOLOGOA ETA ERIZAINA

ORDUAKLAN ORDUAK
204 lanegun 7 ordu egunean1428 ordu
4 egun 3 ordutara. Abuztuan.12 ordu
Ordu osagarriak132 ordu
Prestakuntza pedagogikoko orduak*20 ordu
Guztira 1592 ordu

NUTRIZIONISTA ETA SUKALDEEN KOORDINATZAILEA

ORDUAKLAN ORDUAK
208 lanegun 3,5 ordu egunean728 ordu
Ordu osagarriak68 ordu
Guztira 796 ordu

TAILERREN KOORDINATZAILEA ETA TAILERISTA

ORDUAKLAN ORDUAK
204 lanegun 7 ordu egunean1428 ordu
Ordu osagarriak144 ordu
Prestakuntza pedagogikoko orduak*20 ordu
Guztira 1592 ordu

HEZITZAILEAK

ORDUAKLAN ORDUAK
204 lanegun 7 ordu egunean1428 ordu
Ordu osagarriak116 ordu
Prestakuntza pedagogikoko orduak*20 ordu
Guztira 1564 ordu

SUKALDARIAK ETA LAGUNTZAILEAK

ORDUAKLAN ORDUAK
208 lanegun 7 ordu eta 30 minutu egunean1560 ordu
Prestakuntza15 ordu
Eskolako jaiak, beste behar batzuk eta bilerak17 ordu
Guztira 1592 ordu

(*) Prestakuntza pedagogikoko orduak Iruñeko Udal Haur Eskoletako Gobernu Batzordeak onartutako ildo pedagogikoari lotuta daude, baita urtero etengabeko prestakuntzaren arloan zehazten diren ekintzei ere, eta Zuzendaritza Gerentziak onartuko ditu behin betiko, Zuzendaritza Teknikoak proposatuta.

B- Ordu Osagarriak

Haur-eskola bakoitzeko zuzendaritzak banatuko ditu hezitzaileek zerbitzuaren beharren arabera egin beharreko ordu osagarriak, eta erakunde autonomoari helaraziko dizkio banaketa hori, bai eta eskolako taldearen bilerarako aurreikusitako egunak ere. Ordu horiek atal desberdinetan antolatzea (ikasturte hasierako prestakuntza, taldeko bilerak, familiekiko bilerak, txostenak, garbiketa, etab.) ikastetxeetako zuzendaritzek ikasturte hasieran jakinaraziko diete langileei – ahal den neurrian –. Ordu osagarri horien antolaketa eta edukia Iruñeko Udal Haur Eskoletako Gobernu Batzordeak onartutako ildo pedagogikoari lotuta daude, eta Zuzendaritza Gerentziari dagokio horiek onartzea, Zuzendaritza Teknikoak proposatuta.

Tailerren koordinatzailearen eta tailergilearen ordu osagarriak haur-eskoletako zuzendari guztiekin koordinatuta egingo dira, horientzat interesgarriak diren proposamenetan, ikasturterako ezarritako 1.592 orduak gainditu gabe. Gerentziako Zuzendaritzari dagokio ordu horien antolaketa onartzea, Zuzendaritza Teknikoak proposatuta.

Haur-eskola bakoitzeko zuzendaritzak hezitzaileek egin behar dituzten ordu osagarriak banatuko ditu, zerbitzuaren beharren arabera, eta ikasturtean guztira 1.564 lan-ordu baino gehiago egin ez daitezen.

Haur-eskola bakoitzeko zuzendaritzak banatuko ditu sukaldariek eta laguntzaileek egin behar dituzten eskolako jaiei, beste behar batzuei eta bilerei dagozkien orduak, zerbitzuaren beharren arabera eta ikasturtean ezarritako 1.592 lanordu baino gehiago ez gainditzeko moduan. Ordu horiek Gerentziako Zuzendaritzak onartuko ditu, Zuzendaritza Teknikoak proposatuta.

C- Oporrak

27 egun dira.

Ikasturteko oporrak honela hartuko dira: 22 egun 2025eko uztailean (betiere 2025eko uztailaren 25a jaieguna bada) eta gainerako bost egunak 2025eko abuztuaren 1etik 15era, eskolak aldez aurretik prestatzeko erabakitzen diren egunen arabera.

D- Lanekoak ez diren egunak

Lanegunak ez diren egunak izango dira urteko larunbat guztiak.

E- Jaiegunak

Jaiegunak izango dira igandeak, Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean adierazitako egunak eta Udalak herriko patroiari eskainitako jaieguntzat jo duen eguna.

F- Norberaren gauzetarako baimen-egunak (11/2009 FD, 30. artikulua)

Indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, haur-eskoletan lan egiten duten langile guztiek, oro har, norberaren gauzetarako 3 eguneko baimena hartu ahal izango dute ikasturtean.

Denok moskosotzat ezagutzen ditugun egunak dira. Edozein langileren berezko eginkizunetarako 23 ordu dira, edo lanaldiari dagokion zati proportzionala.

Orduka har daitezke, eskola-urteko abuztuaren 16tik ekainaren 30era bitartean.

G- Antzinatasunagatiko opor-egun gehigarriak (251/1993 FD Hogeita hirugarren xedapen gehigarria)

15 urte edo gehiagoko antzinatasuna lortu ondoren lortzen diren egunak dira, eta urte horiek bete eta hurrengo egunean hartu ahal izango dira, hurrengo proportzioaren arabera eta urte naturaleko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

• 15-19 urte: egun 1.
• 20-24 urte: 2 egun.
• 25-29 urte: 3 egun.
• 30 urte edo gehiago: 4 egun.

H- Antzinatasunagatiko norberaren gauzetarako egun gehigarriak (251/1993 FD Hogeita hirugarren xedapen gehigarria)

18 urte edo gehiago bete ondoren lortzen dira, eta urte horiek lortu eta hurrengo egunean baliatu ahal izango dira.

Orduka eta urtean zehar har daitezke, urte naturaleko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Kalkulu hori langile bakoitzaren lanaldiaren zati proportzionalaren arabera egingo da.

• 18-23 urte: 2 egun.
• 24 urte: 3 egun.
• 24 urtetik gorakoak: egun 1 gehiago 3 urtean behin.