Ohiko etxebizitzaz aldatzeagatiko lizentzia

Langileak ohiko bizilekuaz aldatu behar duenean, 2 laneguneko lizentzia hartzeko eskubidea izango du. Horretarako Udalak emandako errolda-ziurtagiriaz egiaztatu beharko du aldaketa. Bi lizentzia-egunak beti ere jarraian hartu beharko ditu, eta bi egun horietako bat errolda-ziurtagirian agertzen den etxebizitza aldatzearen data izango da nahitaez. Lizentzia hori hartu ostean, langileak ezin izango du etxebizitzaz aldatzeko beste lizentzia bat hartu harik eta urte bat pasatu arte.