Nola kalkulatu txanda egunak

Ikasturte osoan kontratupean egon ez diren Hezitzaile ordezkoek proportzioan hartu ahal izango dituzte txanda egunak. Dagozkien txanda egunak kalkulatzeko honako formula erabiltzen da:

Lan egindako egunak (lanera bertaratutakoak, asteburu, jai egun eta atseden egunak EZ dira zenbatzen) / 105

Zatidura 0,5 eta 1,49 artean badago txanda egun BAT

Zatidura 1,5 eta 2 artean badago BI txanda egun

Zatidura 0,5 baino txikiagoa bada EZ DAGOKIO txanda egunik