Urteko lanaldia (20.1 artikulua)
Kudeaketa alorreko pertsonalaren urteko lanaldi normalizatua 1592 ordukoa izango da.
Langileek lanaldi-mota desberdina aukeratu ahal izango dute, urteko EAEko Administrazio orokorrean ezarritakoa lanaldi-moten arabera, betiere aukera horrek departamentuan desoreka sortzen ez badu. Kudeaketa alor guztietako zerbitzua gutxienez 08:30 eta 14:30 artean eskaintzen dela bermatuko da.
Sarrera eta irteera orduak honako hauek izango dira urtean zehar:
Urte osoko sarrera ordua: goizeko 07:30etatik 09:00ak arte. Irteera ordua, bakoitzaren jardunaren araberakoa eguneko ordutegia egin eta gero eta bazkaltzeko etena errespetatuz bakoitzaren lanaldiaren arabera. Lanaldi aukeraketa urte amaieran egingo da, urteko egutegia aktibatzen den egunetik abian jarriko da eta urtebeteko konpromisoa hartuko du langileak. Ezingo da urtean zehar lanaldi mota aldatu. Ordezkoak ordezkatzen duenaren egutegia egin beharko du. Urte bakoitzeko egutegiaren arabera eta langile bakoitzaren lanaldiaren arabera finkatuko dira aukera askeko orduak. Norberaren zereginetarako urteko 47 ordutako baimena ezartzen da. Ordu horiek egun osotan hartu ahal izango dira, edo, gutxienez 2 orduko alditan, arratsaldez (gehienez ere 12 arratsaldetan).