Kargu hautetsiari dagozkion zereginak egiteko baimena

Instituzioetako kargu hautetsiak diren langileek baimena izango dute kargu horiei dagozkien eta 36.2.f) artikuluko kasuetan sartuta ez dauden eginkizunak betetzeko, behar adina denboran eduki ere, baldin eta orduen kopuru osoak urteko lanaldiaren % 10 gainditzen ez badu. Egoera horretan dauden langileek lanaldi arrunteko orduak murrizteko baimena har dezakete. Murrizketa hori lanegunaren bostenekoa, herenekoa edo erdikoa izango da, eta lansariaren atal guztien heineko beherapena ekarriko du bere baitan.