1.– Genero indarkeriaren biktima den langileak bere babesa eraginkorra izan dadin eskubidea izango du gutxienez zortziren bateko eta gehienez lanaldi erdiko murrizketarako bere soldataren murrizketa proportzionalarekin edo Haurreskolen Partzuergoarekin, Haurreskolako koordinatzailearekin eta pertsona interesdunarekin adostuko den ordutegiaren aldaketaren bidez egingo den lanaldiaren egokitzapenerako.
2.– Bere lana burutzen zuen tokiko lanpostua uztera behartuta dagoen genero indarkeriaren biktima den langileak, bere babesa eraginkorra izan dadin, lehentasunezko eskubidea izango du enpresak beste lantoki batean hutsik duen talde edo kategoria profesional bereko lan postu bat betetzeko.
Kasu hauetan Haurreskolak Partzuergoa behartuta egongo da une horretan edo etorkizunean hutsik egon daitezkeen lanpostuak zeintzuk diren esatera. Lantokiaren aldaketak ikas urtea bukatzeko gelditzen den denboraren iraupena izango du hasiera batean. Epe horretan enpresak, aurretik langileak betetzen zuen lanpostua erreserbatzeko obligazioa izango du.
Epe hori bukatzean, langileak aurretik betetzen zuen lanpostura itzultzea edo berrian gelditzea erabaki dezake. Azken kasu honetan, erreserbarako obligazioa bertan behera geldituko da.