Ordutegiak-lanaldia

Ikasturteari hasiera ematen zaionetik hilabeteko epean bere lanean bete beharko dituen egutegia eta ordutegia jakinaraziko zaizkio langileari. Egutegi hori ikasturte osoan aplikatzekoa izango da, eta egon daitezken aldaketak betiere salbuespeneko izaera izango dute eta haien berri behar bezala emango da.

Urteko jardunaldia gehienez 1480 ordukoa izango da eta ikastetxe bakoitzaren eskola-egutegira egokitu beharko da.