Hezkuntza Sailak, ordezkapen guztiak betetzeko konpromisoa kontuan hartuta, ikasturtean zehar honako baldintza hauek betetzen dituzten ordezko langileen prestasuna lehenetsiko du:
– Ordezkapenengatiko bitarteko lan-modalitatean lan egin izana.
– Ordezkagunearen esleipenetan ohikotasunez parte hartu izana.
Betekizun hau betetzen ez dela ulertuko da baldin eta 50 egun balioduneko epean egon bada ordezkagunean parte hartu gabe ordezkagunea martxan egon den bitartean justifikatutako arrazoirik gabe. Justifikatutako egoerak izango dira besteen artean gurasotasunari lotutako egoerak, ezintasunak, familiarren zaintza…etab.
Baldintza horiek betetzen dituzten langileek konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute, baremo honen arabera:
165 eta 192 egun bitartean lan eginda: 6 egun
193 eta 220 egun bitartean lan eginda: 7 egun
221 eta 248 egun bitartean lan eginda: 8 egun
249 eta 275 egun bitartean lan eginda: 9 egun
276 eta 300 egun bitartean lan eginda: 10 egun
Eguneko zenbatekoa kalkulatzeko, hileko soldata gordina hartuko da erreferentziatzat, eta proportzionalki zenbatuko da, lan egindako denboraren eta lanaldi-modalitatearen arabera. Konpentsazio horretarako ez dira zenbatuko kalte-ordaina jaso duten lan egindako aldiak.
Konpentsazio horrek ez du Gizarte Segurantzan alta ematea ekarriko, eta ez dira hautagaien zerrendetan zenbatuko. Ez dute oporrik sortuko, ezta aparteko ordainsariari dagokion ordainketarik ere.
Aldi baterako kontratua duten hezkuntzako lan-kontratudun langileek, ordezkapenagatik edo ekoizpen-gorabeherengatik, ikasturtean 165 zerbitzu-egun edo gehiago egin badituzte, puntu gehigarri bat lortuko dute hautagaien zerrendak birbarematzeko prozesuan.