1. ZERRENDETATIK KANPORATZEKO ARRAZOIAK
- Justifikatutako arrazoirik gabe lanaldi oso bateko eskaintzari uko egiten dioten izangaiei, hiru lurraldetan kategoria horretako zerrenda guztietan baja emango zaie bai lanaldi osoetan bai partzialetan; eta, justifikatutako arrazoirik gabe lanaldi partzial bateko eskaintzari uko egiten dioten izangaiei, hiru lurraldetan kategoria horretako zerrenda guztietan baja emango zaie lanaldi partzialetan.
- Esleitutako lanpostura, lanera joan behar diren lehenengo egunean ez badoaz, onartutako lanpostuaren kategoriako zerrenda guztietatik kanporatuak izango dira, hau da, hiru lurraldetatik kanporatuak izango dira bai lanaldi osoetan bai partzialetan.
- Indarrean kontratua duten izangaiek kontratu horri uko egiten badiote, indarrean dagoen kontratu horren kategoriako zerrenda guztietatik kanporatuak izango dira, hau da, hiru lurraldetatik bai lanaldi osoetan bai partzialetan nahiz eta lanaldi partzialeko edo osoko kontratu bati uko egin. Hala ere, jardunaldi erdiko kontratua duten izangaiek, haien kontratua hereneko jardunaldira aldatzen bada, kontratu horri uko ahal izango diote eta justifikatutzat hartuko da.
- Uko egiteko arrazoiak ez alegatzea eta egiaztatzea 5 laneguneko epean.
2. ZERRENDETATIK KANPORATZEKO ONDORIOAK
Zerrendetatik kanporatuak izan diren pertsonek (bai lanaldi osoetatik eta partzialetatik kanporatuak izan direnek, bai partzialetatik bakarrik kanporatuak izan direnek) Hitzarmen Kolektiboan xedatutakoari jarraiki zerbitzuak emateko lanpostu baten esleipenduna izan eta uko egin dietelako, uko egiteko arrazoiak ez dituztelako alegatzen eta egiaztatzen 5 eguneko epean, edo esleitutako lanpostuaz ez direlako jabetu, zerbitzuak emateari uzten dietelako edo kontratuari borondatez uko egiten dietelako, ezin izango dute parte hartu ikasturte horretako zerrenda-irekitzeetan (ezta prozesu horretatik eratortzen den zerrenda irekita mantentzean).
Aurrekoaz gain, eta zerrenda guztietan lanaldi partzialetan kanporatua izan direnei dagokionez, haiek ezin izango dute gehitu lanaldi partzialeko aukera kanporatuak izan diren ikasturtean egiten den birbaremazio prozesuan”.