Adingabeak zaintzeko baimena

Langileak lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du bere ardurapean hamabi urtetik beherako adingabekoren bat badu. Lanegunaren zortziren batekoa, bostenekoa, erdikoa edo herenekoa izango da, lansarian dagokion beherapenarekin. (Herenetik aurrera bakarrik ordezkatzen da)

  • Eskabide orria bete behar da eta Tramitagunearen bidez entregatu. Hezkuntzako web-gunean eskaera orriak dituzue.