Ordezkoen araudian: Ikasturtean zehar gutxienez 165 egunez lan egin duten ordezkoek eskubidea izango dute aparteko ordainsaria jasotzeko; dagokien zatia ordainduko zaie, abuztuan edo irailean.
Baremazio deialdian: Ikasturte bakoitzean zehar gutxienez 165 egunetan aritu diren hautagaiei, beti ere abuztuko hilabetean kontrataturik egon ez direnei, kurtso bakoitzeko abuztuko hilabete osoari dagozkion 0,31 puntu lortuko dituzte. Kontratua abuztuan zehar amaitzen den kasuetan dagokion zati proportzionala puntuatuko da.