Murrizketa haur zaintzagatik

42. artikulua

Legez agindutako zaintza duelako, langileak zuzenean bere ardurapean hamabi urtetik beherako adingabekoren bat(….) badu, orduan, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du. Murrizketa hori lanegunaren zortzirena izango da gutxienez edo erdikoa gehienez, eta ordainsarien atal guztien heineko beherapena ekarriko du horrek.

Lizentzia hau hartu ahal izateko, idatziz jakinarazi behar zaio Haurreskolak Partzuergoari, gutxienez 10 egun lehenago. Idazkian zehaztu behar da noiz hasiko den eta noiz amaituko den lizentzia, eta zein izango den ordutegia; dena den, Partzuergoak eta langile interesatuek ordutegi hori negoziatu dezakete. Langileak Partzuergoari jakinarazi behar dio noiz hasiko den lanean ohiko ordutegian, eta beti ere 10 egun lehenago eman behar du horren berri. Lizentzia emateko arrazoi izan den egoeran aldaketaren bat gertatuz gero, langileak Haurreskolak partzuergoari jakinarazi beharko dio.

GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOAK

EAEko DIRULAGUNTZAK