Kudeaketa alorreko langileen egutegia

Partzuergoak urtero azalduko du bere egoitzan, langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren, kudeaketako alorreko pertsonalarentzako lan-egutegia.

Lanik gabeko egunak honako hauek izango dira:

  • Urte osoko igandeak.
  • Abenduaren 24a eta abenduaren 31.
  • Urte guztiko larunbatak berreskuratutzat hartuko dira.
  • Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ezarritako jaiak.

Halaber, Aste Santuan eta Gabonetan, berreskuratutako baimen bana izango da. Aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun egoeran egonez gero, baimen-egunak hartzeko eskubidea izango da.

Urtebeterako baino aldi laburrago baterako kontratatutako langileek, bai eta urte osoan lan egiten dutenek ere, urtean zehar berreskuratutako baimenen zati proportzionala hartuko dute.