Partzuergoak urtero azalduko du bere egoitzan, langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren, kudeaketako alorreko pertsonalarentzako lan-egutegia.
Lanik gabeko egunak honako hauek izango dira:
- Urte osoko igandeak.
- Abenduaren 24a eta abenduaren 31.
- Urte guztiko larunbatak berreskuratutzat hartuko dira.
- Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ezarritako jaiak.
Halaber, Aste Santuan eta Gabonetan, berreskuratutako baimen bana izango da. Aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun egoeran egonez gero, baimen-egunak hartzeko eskubidea izango da.
Urtebeterako baino aldi laburrago baterako kontratatutako langileek, bai eta urte osoan lan egiten dutenek ere, urtean zehar berreskuratutako baimenen zati proportzionala hartuko dute.