Indarrean dagoen lan kontratuari ukoa

ORDEZKOEN ARAUDIA 5.4

a) Kurtso hasieran (iraila-urria) LEP arteko kontratua egin behar bada, ordezkapena egiten ari den langileak aukera izango luke indarrean daukan ordezkapen kontratuari uko egiteko. Horretarako, zerrendan dagoen lehenengo ordezkoari deituko zaio, hautatako zonalde eta jarduna egokitzen badira.

b) Hurrengo ikasturteko irailaren 1ean libre egon ahal izateko, ikasturte bukaeran LEP arteko eta ordezkapen kontratuei uko egiteko epea irekiko da. Kontratu horiek abuztuaren 31ean amaituko dira baldin eta indarrean dagoen lan kontratuak ez badu lehenagoko amaiera datarik.

c) Indarrean dauden heren bat baino gutxiagoko kontratuak badira.

d) Baremazio aldian, behin betiko zerrendak indarrean sartzen direnean, zonaldea eta jarduna aldatzean indarrean duzun lan kontratua ez badago zonalde eta jardun horretan.

e) Ikasturtean zehar beste administrazio publiko bateko eskaintza onartuz gero. Indarrean dagoen lan kontratuari uko egiteko eredua sinatuta bidali beharko da.

Indarrean duzun lan kontratuari uko hauek ez dute ordainsarietan eraginik izango, justifikatuak baitira. Era berean, kasuistika hauek ez dira sartuko urte natural batean deituak ez izateko arrazoien barruan, beraz, ez dute inolako penalizaziorik izango.