Hezitzaileen lanaldia

Lanaldi osoko kontratua duen hezkuntza alorreko pertsonalaren eguneko lanaldia 7 ordukoa izango da. Horietatik 6 ordu eta 15 minutu haurrei zuzeneko arreta emateko izango dira, eta gainerako 45 minutuak prestaketetarako. Prestakuntza lanetarako denbora astean zehar metatu ahal izango da.