Eszedentzia haur zaintzagatik

( Lan Hitzarmeneko 47.3 artikulua)

Bestelako mugarik gabe, langileek eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, hiru urtetik beherako eperako, seme-alaba bakoitza zaintzeko. Eszedentzia hori haur naturalak, adopziozkoak, adopzio aurretik hartuak edota harrera iraunkorrean hartuak diren haurrak zaintzeko izango eta harrera behin-behinekoa den kasuetan ere har daiteke. Epea, beti ere, haurraren jaiotegunetik edo ebazpen judizial edo administratiboaren datatik aurrera kontatuko da. Denboraldi horretan, langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izango du, eta epe hori ere hartuko zaio antzinatasunaren ondorioetarako. Hurrengo seme alaba bakoitzak beste eszedentzia baterako eskubidea emango du; hala gertatuz gero, une horretan burutzen ari zen eszedentzia bertan bukatuko da.

Gizarte segurantzako kotizazioak

EAE-KO DIRULAGUNTZAK