Egoera babestuak

Ordezkoen gida: 5.5. Baremazio/birbaremazioan puntuatzea. Egoera babestuak (haurdunaldi eta gurasotasuna). Lan eskaintzari uko egiteko arrazoia (haurdunaldi edo gurasotasunarekin harremandutakoak) ondoren aipatzen direnetako bat denean epe horretan egindako zerbitzuak kontuan hartuko dira, zerrenden baremazio xedeetarako soilik:

  • Haurdunaldiko seigarren hilabetearen eta erditu edo adoptatu edo umea etxean hartzearen ondoko hemezortzi asteko epeen artean egiten bada.
  • Gurasotasunagatik dituen etenik gabeko 18 asteko lanuztearen epean egiten bada.
  • Haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuagatik kontratua eten bazaio.
  • Haurdunaldiko arriskuagatik aldi baterako lan ezintasun egoeran badago.
  • Haurra zaintzeko aldi baterako etena (“eszedentzia fiktizioa”) onartua baldin badauka.

Puntuazioa zenbatzeko beharrezkoa da baremazio aldian, eskaera orriarekin batera, honako dokumentazioa aurkeztea.

  • Gurasotasuna biologikoa bada, famili liburua.
  • Adopzioa bada edo etxean umea hartu bada, administrazioaren ebazpena.
  • Gurasotasun kasuetan, gurasotasunagatik prestazioak jasotzeko eskubidearen aitorpena, edo jaiotza ziurtagiria eta familia liburua.
  • Haurdunaldian edo edoskitzaroan arriskua izateagatik kontratua eten bada, prestazio hori onartzen duen ebazpena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak edo dagokion Mutuak emana.
  • Haurdunaldiak eragindako behin-behineko ezgaitasuna, mediku espezialistaren txostena, bateraezintasuna frogatzen duena. Ez da nahikoa izango familia medikuak egindako txostena neurri hau indarrean sartu zenetik (2008/2009ko ikasturtea), eta adopzio ziurtagiria.
  • Haurra zaintzeko aldi baterako etenaldian badago, familia liburua.

*Lan bizitza, edozein kasutan. Epe horretan beste nonbait lanean egon bada, baremazioan ez da punturik emango lan egindako denbora horregatik, ez haurreskoletako lan bezala, ez eta kanpo esperientzia bezala ere.