Antzitasuna

Hirurteko bakoitzaren zenbatekoa mugaeguna bete eta hurrengo hiletik aurrera hasiko da ordaintzen.

Antzinatasuna Haurreskolak Partzuergoan: Dagokion unetik aurrera onartzen da.

1. Haurreskolak Partzuergoan hiru urtez lan egin ondoren, antzinatasun ordainsariak emango zaizkie langileei.

2. Ordezko langileei antzinatasunagatiko ordainsari horiek jasotzeko eskubidea aitortuko zaie Partzuergoan lan eginiko 1080 eguneko epe bakoitzeko.

Antzinatasuna beste administrazio batzuetan: Beste Administrazioetako antzinatasuna onartzeko eskaerak onarpen hori eskatzen den unetik ordainduko dira zerbitzuen ziurtagiriaren bidez frogatzen bada.

Prozedura:

Hirurtekoa jasotzeko eskubidea soilik Haurreskolak Partzuergoan egindako lanengatik sortzen bada, hau automatikoki aplikatuko da inolako eskaerarik egin gabe. Aitzitik, beste administrazio batean lan egindako denbora kontutan hartzea nahi izanez gero eskaerak hirurtekoa beteta dagoenean aurkeztu behar dira edo hirurteko hori betetzen den hilean bertan 08PK Eredua behar bezala beteta eta dagozkien zerbitzu-ziurtagiriak erantsita. Hurrengo hirurtekoak Haurreskolak Partzuergoak berak ordainduko ditu zuzenean, aurrez eskatu beharrik gabe.