froga bidalketa batean

102

2. SENIDEAK ZAINTZEKO BAIMENAK (44., 49. eta 50.  artikuluak)

  • Oso gaixotasun larria dela eta  lehenengo mailako senidea zaintzeko edo, harekin biziz gero, urruneko maila batekoa zaintzeko, langileek eskubidea izango dute hilabetean lanaldia asteko lanaldiaren erdira edo herenera murrizteko, ordainduta.

  • Legez agindutako zaintza duelako, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du, ordaindutako lanik egiten ez duen ezgaitu fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat edota larriki gaixo dagoen eta berarekin bizi den bigarren maila arteko senideren bat badu. Murrizketa hori herenekoa edo erdikoa izan ahalko da soldatan dagokion beherapena eginda.

  • Egiazki kotizaturiko alditzat hartuko da, Langileen Estatutuari buruzko legearen 46.3 artikuluaren arabera langileek senitartekoak zaintzeko hartutako eszedentziaren lehen urtea; eszedentzia hori bigarren gradurainoko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoak zaintzeko da, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik beren kabuz baliatu ezin direnak eta beste lan ordaindurik ez dutenak.

  • Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko, ordaindutako 50 ordu. Kasu berezietan metatu daitezke orduak, bestela sarrera edo irteeran 2 ordu.

 

* Genero -indarkeriaren biktimak diren emakume langileak honako eskubideak izango ditu:

  • Mugikortasun Geografikoa: Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan.

  • Lanaldiaren berrantolaketa eta murrizketa: Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko.

  • Lan kontratuaren etena: Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean.

  • Kontratu iraungipena.

Arrazoi objektiboengatik iraungitzea: Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko.