Finkotasunak, Haurreskolak Partzuergoari errekurritzeko epea pasa zaiolako

417

2021ko abenduan, ebazpen judizial batek atea ireki zuen hiru urte baino gehiagoz Lep arteko kontratuarekin zeuden langileak, LEP prozesu bat gaindituta izanez gero, finkotasuna erreklamatzeko.
LAB sindikatuak berria zabaldu zuen eta ondoren, beste sindikatu batzuek bezala, bide judiziala ireki zuen behin behinekotasun tasaren abusua salatuz. Haurreskolak Partzuergoaren kasuan LABek 99 demanda sartu ditu.
Handik aurrera, LABen aldeko sententziak enpresak errekurritu ditu, eta enpresaren aldekoak LABek errekurritu ditu. Gaur gaurkoz bidearen amaiera datarik ez dugu eta hainbat epaiketa burutu gabe daude.
Haurreskolak Partzuergoak haur-hezitzaileen lan kategoriako lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko lan eskaintza publikoaren prozesua zuzenduko duen oinarrien dokumentuaren 1.2. puntuan honako zehaztapen hau sartu du:
“(…) jarritako prozedura judizialak direla medio. Eskaintzatik kentzen diren lanpostuak, 28 plaza gaur egun, epai irmoa lortu duten langileei esleitu edo esleituko zaizkie. Horiez gain, deialdi hau argitaratzen den egunean Haurreskolak Partzuergoko lan-legepeko langileek finkotasuna eskatzeko beste hainbat deklarazio-prozedura judizial ari dira izapidetzen.
Ondorioz, Lan Eskaintza Publiko honetan deitutako plazen kopurua murriztu ahal izango da hautaketa-prozesuan titular bakoitzari lanpostua esleitu arte, jarritako finkotasun-demanda judizialak baiesten dituen Justizia Auzitegien ebazpen irmoa ematen bada.”
Goian aipatutako 28 langileren kasuan, beste askori bezala, lehenengo ebazpen judizialean langileei finkotasuna onartu zitzaien; baina 28 horien kasuan, enpresari errekurritzeko epea pasatu zitzaion. Horregatik, gerta zitekeen ebazpenaren irmotasuna aurreikusita jaso du deialdian zehaztapen hau.
Gaur, hilak 26, LABen bidez demanda sartu zutenen finkotasunaren lehen ebazpen irmoa jaso dugu, eta langile hauekin kontaktuan jarri gara.