EAEko Ikastolek aldebakarrez %2,5 lansari-igoera aplikatuko dute urtarriletik aurrera

457

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolek %2,5 soldata igoera aplikatuko dute oinarrizko soldatan eta antzinatasunean. Administrazioak bere langileei ezarri dien soldata igoerak finantzazioan isla izan du, beraz. Igoera hau otsailean gauzatuko da, baina urtarriletik atzera eraginkortasuna izango du. Lansari igoera LABek aldarrikatzen duen eros ahalmenaren mantentzetik eta eskola publikoko langileekiko homologaziotik oso urrun dago. Sindikatuaren nahia litzateke Mahai Negoziatzailean soldata igoera hau osatzea.

Lansari-igoera-2023-urtarrila