Gaur EAE-ko Hezkuntza Legea onartuko da Legebiltzarrean. Hezkuntza euskalduna behingoz behar dugula aldarrikatu eta Legeari aurkakotasuna adierazteko elkarretaratzea antolatu du Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Bertan izan gara LABeko hainbat kide, legeari ezezkoa borobila eman eta deialdiari babesa emanez.
Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren bidean, hezkuntza burujabeari oztoporik ez! Eskola publikoa eta euskara ardatz!