ERAILTZEN ARI DIRENAK GURE HAURRAK ERE BADIRA. ASKI DA!
Israelgo armada sionistak, AEBren laguntzarekin, su etena apurtu eta beste sarraski bat egin du. Lotan ziren bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail ditu ordu gutxitan, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.
Bien bitartean, Europak beste aldera begiratzen du, lotsagabeki.
Ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!
Gure gobernu eta erakundeei genozidio honen aurka argi eta tinko posiziona daitezela eskatzen diegu. Euskal herritarrok sarraski honen konplize izan ez gaitezen neurriak har ditzatela.
Horregatik, eskola eta institutu guztiak Palestinarekiko elkartasunean eta bereziki haur palestinarren defentsan URGENTZIAZKO KONTZENTRAZIOAK burutzera deitzen ditugu.
– Data: Astelehenean, martxoaren 24ean
– Lekua: eskola sarreretan
– Ordua: Eskolak hasi aurretik edo amaitzean.
Altxa ditzagun gure ahotsak denontzako etorkizun duin baten alde. Okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren aurka. Sarraskiaren eta zigorgabetasunaren berehalako amaiera exijitu dezagun!
Sionismoa gizateriaren etsaia da eta Palestina askatzea ez da aukera bat, denontzako betebehar bat baizik!
