ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek zortzi greba egun deitu dituzte EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxetan

535

Grebak urriak 17,18 eta 19an eta abenduak 11 eta 15 bitarte deitu dituzte.


Lan Hitzarmenaren negoziaketa dute helburu Apirilaren 25ean egindako grebatik 5 hilabete igaro diren arren, patronalek
negoziazioa blokeatuta izaten jarraitzen dutela salatu dute sindikatuek Apirilak 25eko greba egunaren ostean, patronalek beraien immobilismoan errotuta jarraitzen dute. Bost hilabete igaro dira greba egun hartatik eta sindikatuek ez dute euren berririk izan. Greba aurretik bidali zieten negoziaketa eskaerari ere muzin egin diote.


Hori horrela, eta ikasturte amaieran adierazi zuten bezala, sindikatuek greba eta mobilizazio dinamika indartzea beste aukerarik ez dute izan Kristau Eskola eta AICE- IZEA patronalek edukizko proposamenak mahai gainean jar ditzaten. Horregatik Gizarte
Ekimeneko ikastetxeetako langileak 8 greba egunetara deitu dituzte. Grebak Urriak 17tik 19ra bitarte eta Abenduak 11tik 15era izango dira.

Greba egun hauen ostean Lan Hitzarmena sinatzeko balizko edukirik ez badago urtarrilean greba dinamika indartuko dute. Hau horrela, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei negoziaketari ekiteko galdegiten diete. Eusko Jaurlaritzak ere badu zeresanik. Horregatik hain zuzen ere, Hezkuntza Sailari biltzeko eskaera egingo diotela iragarri dute blokeo egoeraren berri emateko.


Lan hitzarmen berriaren negoziaketa prozesuan, 13 negoziazio bilera egin ziren. 2022Ko maiatzean hasi ziren bilerak eta azkena 2023ko Otsailaren 2koa izan zen. Bilera hura, hurrengo mahai baterako datarik gabe amaitu zen. Izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oso argi adierazi zuten ez zutela edukien inguruko proposamenik egingo.


Negoziaketen blokeo honen aurrean, sindikatuek Apirilak 25ean greba egun bat deitu zuten. Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira.


Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.


Euskal herrian 2023ko irailaren 28an

PDF Embedder requires a url attribute