EAEko zerbitzuetako langileak: Oharra

56

Azken egunetan zabaltzen ari den informazioaren aurrean, LABetik honakoa adierazi nahi dugu:

  • Lan hitzarmenaren aurreakordioa martxoaren 21ean sinatu genuen eta zuzenketak maiatzaren 22an. Lan Hitzarmenaren testu definitiboa sinatzeko lanean gaude, horretarako neguko oporretan zehar LABek ekarpenak, besteak beste berme klausula jasotzeko eta hainbat zuzenketa, bidali dizkio administrazioari. Sukaldarien ratioak kalkulatzeko administrazioak egiten duen interpretazioa gainditzeko lanean gaude. Hurrengo egunetan Mahai Negoziatzailearen deialdia bidaliko digutela jakinarazi digu Hezkuntza Sailak. Indar guztia jartzen ari gara lehenbailehen sinatu eta EHAAn argitaratu dadin.
  • Prozedura administratiboa bukatu arte, hitzarmena sinatu arte, kolektibo guztietan hainbat artikulu betetzeko eragozpenak daude Eusko Jaurlaritzatik eta horrela adierazi digu Hezkuntza Sailak, horien artean urtarriletik aurrera eskatu diren 60 urtetik gorakoen jardun murrizketa metatuak. Baieztapen hau juridikoki kontrastatzen ari gara. Hala ere, 2024-2025 ikasturte bukaeran egindako eta onartutako eskaerak mantentzen dituztela adierazi zaigu. Murrizketa eskatu baduzu eta arazorik izan baduzu, jarri LAB sindikatuarekin harremanetan kasuz kasu kudeatu ahal izateko.
  • LABetik beraz, administrazioaren moteltasuna salatzen dugu eta sinatutakoa osotasunean bete dadin hiru karriletan lanean dihardugu, negoziazioan, bide juridikoan eta Ekintza Sindikalean.
2026-01-13-Oharra_ELEBI-1