EAEko zerbitzuetako langileak: LABek EAEko zerbitzuetako langileen negoziazio kolektiboari merezi duen tokia ematea exijitzen dio Hezkuntza Sailari

209

Gaur, hilak 8an EAEko Hezkuntza Saileko zerbitzuetako langileen mahai parekidea, mahai negoziatzailea eta funtzioak lantzeko mahai teknikoa izan ditugu. LABetik salatu nahi dugu, mahai hauen deialdia eta dokumentazioa astelehenean jaso genituela eta gai-ordenean eta dokumentuetan ekarpenak egiteko oso denbora gutxi izan dugula. Bestetik, hiru mahaien denboralizazio eskasak oztopatzen baitu gai garrantzitsuen inguruan behar den lanketa egitea.

XI. Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Parekidea

Hezkuntza Sailak gai bakarrarekin deitu du batzorde parekidea, 2024ko Gizarte eta Funtsak, alegia. LABetik beste hainbatetan bezala, eta ikusita 15.000 euroko formazio funtsetik oso kopuru txikia erabiltzen dela, soberakina gizarte funtsetara pasatzea eskatu dugu. Hezkuntza sailetik konpromisua hartu dute gaia aztertzeko, eta funts batetik bestera ezin bada soberakina ezin bada aldatu ere, 30.000 euroko funts bakarrean barnebiltzea gizarte eta formazio funtsak. Hurrengo mahaietan adostasun batera iristea espero dugu.

Aurrekoari bigarren gai bat gehitu zaio, 2023ko akordioaren jarraipena egitea adostu baitzen urriaren 6an burutu genuen bigarren kontziliazio saioan. Izan ere, 12 Lanpostu berri txertatzea adostu bazen ere lehenengo kontziliazio saioan (eta hiru gehiago beranduago), irailaren 24an argitaratutako dekretuan, gure harridurarako, 2 lanpostu amortizatzen dira. Honek LABen ustetan Lan Hitzarmenaren urraketa bat suposatzen du, honako hau jasotzen da bertan:

12. artikulua. – Plantilla eta funtzioak. Plantila

“6. Urtero erregularizazio hauek aplikatuko dira.
Nolanahi ere, hitzarmen hau indarrean jartzen den unean aurrekontuan dagoen langileen ordu kredituari eustea bermatzen da.”

Lanpostuen Zerrendan modifikazioak egin badaitezke ere, lanpostu kopurua mantendu behar da. Hori dela eta, LABek bere bideak, baita judiziala ere agortuko ditu.

Bukatzeko, berme klausulan jasotzen den bezala, Lan Legepeko irakasle eta hezitzaileen lan hitzarmenean, lizentzia eta baimenetan jasotzen diren hobekuntzak txertatzeko mahai bat deituko dutela adierazi digute. LABetik lanketa egiten gaude, lehenbailehen jaso daitezen eta horretarako ekarpenak bidali dizkiogu jada administrazioari.

Mahai Negoziatzailea

2025eko martxoan sinatutako Lan Hitzarmenean Sare eta Sintema Informatikoen kudeaketarako langileen (IKT) kategoria txertatu zen lehen aldiz. Langile hauek 2025-2026 ikasturtean ekoizpen arrazoiengatiko kontratuekin daude, kategoria berriko lanpostu hauek Lanpostuen zerrendan txertatu bitartean. Kontratu hauen bukaera data ekainaren 30a da, Lan Hitzarmenean 10 hilbeteko iraupena jasotzen delako. Behin behinean eta salbuespenez, kontratu hauen iraupena 10 hilabetetik 12 hilabetera luzatzeko akordio proposamena aurkeztu digute, LABek eskatu bezala. Akordio proposamenak jasotzen du, 2026-2027 ikasturtetik aurrera lanpostu hauek bakante bezala ekainiko direla eta lanpostu hauek betetzen egon diren langileek lehentasuna izango dutela. LABetik ados gaude prozedura honekin, eta akordioa gauzatzeko lanean jarraituko dugu, baina gaur ez dugu akordioa sinatu sukalde eta garbiketako kategorietan ere aplikatzea eskatzen dugulako, kolektibo hauen berezitasunei egokituta. Lanean jarraitzen dugu akordio batera iritsi ahal izateko.

Bestetik, mahaian adierazi digutenez hurrengo asteetan martxan jarriko dute profesionalizazio ziurtagiria eskuratzeko prozedura. Horretarako bi astez irekita egongo den formularioa bete beharko dugu, momentuz soilik sukaldarientzako irekiko da. Azken hau aztertzen ari gara LABetik.

Sukaldeburu eta garbiketaburu lanpostuak betetzeko barne sustapenaren prozedura adosteko negoziazioan gaude. Oraindik asetzen ez digun propoposamena ekarri dute mahaira, beraz LABek ekarpenak egingo dizkio.

Sukalde eta garbiketako beharrak

Lan Hitzarmenean jasotako ratio eta metro jaitsierengatik sortu diren beharrei urgentziaz erantzuteko behar besteko pertsonal horniketa egitea eskatu dugu. Gainera sukaldeetan behar diren laguntza kontratuak lehenbailehen egitea eskatu dugu beste behin egoeraren larritasuna azaldu dugu mahaian eta salatu dugu beharren azterketa hau askoz lehenago egin behar zutela.

Funtzioak

Funtzioak zehazteko mahai teknikoan azaldu bezala, hurrengo egunetan Hezkuntza Sailetik bidalitako proposamenaren gainean ekarpenak egingo digu, berriz ere.

Tramitagunerekin arazoak

Langileek administrazioarekin tramiteak egiteko izaten ari diren zailtasunei konponbidea emateko exijitu dugu. Sindikatuok ere nekez lor dezakegu administrazioarekin harremanetan jartzea. Arazoaren jakitun direla esan dute ahalik eta lasterren irtenbide emango diotela. LABetik salatzen dugu beste behin ere langileak ziurgabetasunean eta babesgabe uzten dituztela.

Argibideak zuzendaritzetara

LABek eskatu bezala, Lan Hitzarmen berria betetzen dela bermatzeko zuzendaritza guztietara argibideak bidaliko dituzte gaur edo bihar.

LABen lanean jarraitzen dugu.

INFO-2025-10-08