Atzo Lakuan izan ginen Hezkuntza Sailarekin bilduta Meritu-lehiaketa hutsa izango den prozesua gai-zerrendan zegoelarik. Hasteko adierazi nahi dugu ez dela benetako negozioaketa bat izan, Madrilek ezarritako dekretuak betetzera mugatu baitira eta guk egindako ekarpenak ez zirela aintzat hartu, zirriborro baten gaineko ekarpenak egin eta gehienak atzera bota baitziren. Merituetara irtengo diren lanpostuen aldetik, espezialitateka egongo den proposamena aurkeztu zitzaigun eta hainbat espezialitate (lanpostu singularrak direnak), bereziki Lanbide Heziketan, ez dira azaltzen eta horren inguruko azalpen zehatza argitaratzea eskatu genuen.
Gainera Lanbide Heziketaren euskalduntzean atzerapausuak ematen ari dira: 1HEeko (edo lehen profileko) lanpostu asko azaltzen dira eskaintzan. Batzuetan soilik 1HEekoak eta gehienetan, 2HEkoak baino askoz gehiago azaltzen dira. Horretan guk salatu nahi dugu 2018ko Lanbide Heziketako euskal legean euskalduntzerako puntuak ez direla betetzen eta ez dagoela borondate politiko nahikoa hori aldatzeko. Gai honetaz zehazki dagokion arduradunarekin mahaia deitzea eskatu genuen bide-orria markatu, asmo politikoa determinatu eta aurrerapausoak eman daitezen behingoz.
Gainera, hainbat espezialitatetan prozesua gainditzekotan eta biren artean aukeratua izatekotan, eskatzen dugu langileak berak izatea horien arteko hautaketa egiteko azken hitza duena eta ez sistemak aukeratzea. Eta honekin guztiz lotuta dagoen prozesu
bakarra izanda Meritu-lehiaketa, tasa behin bakarrik ordaintzea ere eskatu genuen nahiz eta espezialitate desberdinetara aurkeztu. Horren erantzun argirik ez zitzaigun eman, hortaz, ez da zehaztu onartuko den ala ez. LABetik horren erantzuna baiezkoa izatea exijitzen dugu, ez dadin langileen estabilizazioa diru-bilketarako aitzakia izan.Bestalde Meritu-lehiaketako amaierako karreradun funtzionario izendapenari lotuta, 2020ko Bigarren Hezkuntzako EPE prozesuaren izendapenarekin bat ez egitea eta urtebeteko antzinatasuna izatea eskatu genuen (prozesuak kidegoka bereiztuz).
Zirriborroak idatziz data zehatzak jaso ez arren, argi geratzeko proposamen bat eskatu dugu. Hezkuntzak proposamen hori ez dute aurreikusten eta izendapen biak ez bateratzeko atzerapenen bat aztertuko dutela adierazi zuten (hilabete batzuk edo),
beraz, adi jarraituko dugu.
Aniztasun funtzionalerako txanda gordetzeari dagokienean, gordetzea eskatu genuen ohiko prozesu guztietan bezala, baina Hezkuntzako zerbitzu juruidikoekin ez dagoela adostasunik erantzun ziguten eta salbuespeneko prozesu gisa ulertzen bada ez dela zertan gorde azaldu zitzaigun aldi berean. Ez da, beste behin, argitu zertan geratuko den.
Bukatzeko, epeei dagokienez, deialdiaren oinarriak iraila bukaerarako argitaratu nahidituztela aurreratu ziguten, beraz, datorren ikasturtea horretan jardungo dugu (epaimahaiak, batzorde barematzaileak eta bestelakoak izendatuko dituzte apirila edo
maiatzera arte iraun dezakeen prozesu honetan).
LABetik Meritu Lehiaketaren negoziazioa eskasa izan dela salatzen dugu. Ikasturte osoan lehiaketaren berri izan dugunean uztailaren erdialdean eskatu izan zaigu zirriborroari egin beharreko ekarpenak egitea. Bere biziko garrantzia duen gai bat izanik,
uste dugu ardura handiagoz jokatu behar dela. Gauzak horrela, LABetik lanean jarraituko langileen alde borrokatzen.