Hainbat Zerbitzu-eginkizunetan baztertutakoen zerrendak, erreklamazio epeak eta ahozko defentsak egiteko deialdiak argitaratu dira: Irale, HPB, aholkularitza eta koordinazioa, Ikusmen-urritasunarekin lotutako Hezkuntza Premia Bereziak, Ospitaleko, etxeko eta arreta terapeutikohezigarriko zentroak, Berritzegune Nagusia, TKNIKA, ITLENT eta Hezkuntza ikuskaritza.
Kidego batean karrerako funtzionario diren eta beste kidego batean lanpostua lortzeko 2024-2025 esleipenen prozesuan parte hartu nahi duten irakasleek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendutako ESKAERA aurkeztu beharko dute, 2024/6/7a baino lehen Tramitagune bidez.