LABek 2025eko greba eta mobilizazioen ondorioz gehiengo zabalarekin batera (%80ko ordezkaritza) sinatutako akordioari esker, ikasturte honetan ordezkapenak egin dituzten 6.000 langile inguruk uztailean zein abuztuan kobratu, kotizatu eta puntuatuko dute.
> Bestalde, honako taula aplikatu da:

> Oharrak:
* 2025eko akordioan ondorengoak dira bete beharreko baldintzak uda osorik kobratu ahal izateko: 165 egun lan egin, lanerako prest egon eta justifikatutako arrazoirik gabe esleipen bati uko egin ez izana.
* 165 egun baino gutxiago lan egin dutenek eta uztaila eta abuztuan beste kontraturik izango ez dutenek langabezia eskatu ahal izango dute.
* Hezkuntza Sailak egiten duen irakurketa murriztaileen ondorioz, hainbat langile kaltetuak izan dira egoera desberdinengatik. LAB egoera horiek konpontzeko lanean ari da.
> Era berean, hitzarmenean ordezko langileei eragiten dieten honako neurri hauek ere jaso ziren:
- Ordezkapenak lehen egunetik betetzea.
- Bitarteko irakasleen lizentziak eta baimenak karrerako funtzionarioenekin parekatzea legeak ahalbidetzen duen kasu guztietan.
- Bakantedunek karrerako funtzionarioen eskubide eta betebehar berdinak izatea. Izaera hori irailaren 30a baino lehenago hartutako lanpostuek eta erretiroek izango dute.
- Irailaren 1ean jabetza hartu ezin dutenei lanpostua azaroaren 30era arte gordetzea.
- Aurreko bost urteetan ikasturte osoko plaza bat lortu dutenek urte sabatikoa hartzeko aukera izatea.
- Jarduketa-plan espezifikoa 55 urtetik gorako irakasle ordezkoentzat.
- Ordezkoei kontratua ez etetea titularrak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitzen duen bitartean.
- Administrazioaren erruz ordezkoa ikastetxera iristean titularra bertan badago, kobratu eta puntuatzea.


