EAEko irakasleak: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak

536

Gaurko mahai negoziatzailean LABek sinatzearen aldeko bozka eman dio EAEko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen lan poltsetako egoera blindatu eta irtenbidea eman diezaiokeen akordio sindikalari. Akordio hori aurrera eraman ahal izateko, LABek gehiengo sindikalaren bozka eskatu du, baina sindikatu batzuek ezezko bozka eman diote. LABentzat ezinbestekoa da irakasle teknikoen antzinatasuna eta lan poltsen hurrenkera hurrengo esleipenetan blindatzea, gradua dutenak ez daitezen jarri desagertuko den kidego horren aurretik. Antzinatasuna errespetatzen duen akordio partzial horren alde egitearekin batera, irakasle tekniko bakoitzaren egoerari irtenbidea emateko bideak jorratzen jarraituko du LABek.
Interinoen lan baldintzak defendatzen jarraituko dugu!