Azken negoziazio-mahaitik harremanetan egon gara Hezkuntza Sailarekin, Akordio Arautzaile (lan hitzarmen) berriaren negoziazioan aurrera egiteko ekarpenak eginez.
Egun dugun Akordio Arautzailea, irakasleon lan baldintzak arautzen dituena, 2010ekoa da, beraz LABen apustua batetik, negoziazioari ahalik eta zuku gehien ateratzea da, etengabe artikulatu on baterako ekarpenak eginez; eta bestetik, funtzio publiko osoan negoziazioak dituen mugen kontra borrokatzea, urriaren 25ean eta abenduaren 19an egindako grebei jarraipena emanez. Negoziazioan zehar eztabaidagai dauden gaiak honakoak dira: lanaldia, gazte-berritzeko neurriak, udako kobraketa, lan-zamak, ordezkoen lan baldintzak, behin-behinekotasuna, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen afera, soldata, bateragarritasuna, Berritzeguneetako langileen lanbaldintzak… Azken aste hauetan 3 gairen gaineko ekarpenetan zentratu gara:
Gazteberritzeko neurriak
Adinagatiko murrizketa bitarteko langileei zabaltzeaz batera, aukera hau erretiro adinera arte baliatu ahal izatea eskatu dugu (aurre-erretirorako aukera dutenek ere). 63 urtetik aurrera 1/2 murriztu ahal izatea, eta adinagatiko murrizketa baliatu ahal izatea orduak pilatuz, izan ikasturte berean eskolarik gabeko aldi bat izateko, izan azken bi ikasturteetan lektiborik eman behar ez izateko.
Lan zamak
Lan-zamei dagokienez, hezkuntza premia bereziei, eraldaketa pedagogikoak dakartzan erronkei, gehiegizko lan burokratikoari eta ikasleen alderdi afektibo-emozionalek duten garrantziaz jabetuz, eman behar zaien erantzunei, neurri zehatzak proposatu ditugu Haur Hezkuntzatik Lanbide Heziketaraino, lektibo orduen barruan lan hauetarako orduak aitortzea eskatuz eta ordu kreditu-gehigarriak esleituz ikastetxeei.
Soldatak
Soldatei dagokionez, zerbitzu publikotako gainontzeko langileekin batera galdutako erosahalmena berreskuratzezko %20ko igoera borrokatzen jarraitzearekin batera, gurean arreta jarri beharreko puntuak ere eraman dizkiogu Hezkuntza Sailari: langile ibiltariak, Berritzeguneetako aholkulariak, Beatarrentzako osagarria, bateragarritasuna, kidegoen arteko ekiparazioa…
Orain arteko negoziaketetan Hezkuntza Saila LABen eskaera batzuk txertatzen joan da aurkeztu dizkiguten zirriborro berrietan: besteak beste, behin-behinekotasuna %5ean ezartzea, 3 urteko zikloetan egitea EPE prozesuak, EPE eredu berria negoziatuko dela jasotzen duen klausula, lanpostu guztiek euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna izatea, adinagatiko murrizketa 60 urtetik aurrera 1/3eko murrizketarekin eta 63 urtetik aurrera 1/2 murriztea (ikasturteko bakantea duten bitarteko langileak barne), ordezkoentzako 165 egunak berreskuratzea edotazerrenda preferenterik lan hitzarmenean ez jasotzea. Oraindik badago bidea egiteko, irakasleen negoziazioan zein Zerbitzu Publikoei dagozkien aferetan, horregatik Hezkuntza Sailari eskatzen diogu negoziazioak intentsifikatu eta Akordio Arautzaile osoa mahai-gainean jartzeko. Bestetik, LABek adierazten du Eusko Jaurlaritza estutzen jarraitu behar dugula enpleguari loturiko hainbat gaietan (birjartze-tasa gainditzea, errelebo kontratua funtzionarioentzat) eta soldatari loturikoetan (igoerak) erabakiak Madrilen esku egon ordez hemen hartu ditzagun, borondate politiko kontua baita. Bide horretan langileak subjektu aktibo izatea beharrezkoa da.

Euskal Herrian, 2024ko otsailaren 5ean