EAEko Hezkuntzako Sindikatuok bilera baterako deia egin diogu Jokin Bildarratz sailburuari

530
(EAE, Hezkuntza)

Jaurlaritzaren pausu gabeziaren aurrean EAEko Hezkuntzako sindikatuok irailaren 30ean biltzeko deia luzatzen diogu Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuari.

Hezkuntza sailaren zuzendaritzako lan-talde berria aurkezteko kortesiazko bilerez aparte, Jaurlaritzak ez du ikasturte hasiera honetarako beharrezkoak diren baliabide gehigarriak adosteko negoziazio-biderik ireki. Hezkuntza-komunitatearen ezinegona agerian uzten duten adierazpenak nabariak diren arren (kontzentrazioak, tupperradak, zuzendaritzen dimisioak…), Bildarratzen sailak irtenbide solte batzuk baino ez ditu eman, eta ez da langileen ordezkariokin bildu egoerak eskatzen duen planifikazioa negoziatu eta adosteko.

Hemen dago sindikatu guztiok batera argitaratu dugun oharra:

⬇️⬇️⬇️⬇️⬇️⬇️