EAEko Hezkuntzako langileen txertaketa-kanpaina arrisku handiko kolektiboetara zabaltzeko eskatu dugu

605

Otsailaren 17ko datarekin, EAEko ikastetxe ez-unibertsitario eta Haurreskoletan, EAEko Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren Zuzendariak bidalitako e-maila jaso da, zeinetan Osasun Sailak Hezkuntza Sailaren menpekoak diren esposizio handiko langile-kolektiboentzat COVID-19ren aurkako txertaketa-kanpaina planifikatzeari ekin behar diola aipatzen den. Haurreskoletako langileen kasuan, lanean dauden langileen datuak barneratu beharko direla jasotzen da, egun altan, bajan zein beste edozein egoera batean daudenak zehaztuz.

Honen aurrean LAB sindikatuak hurrengoa dio:

  • Hartutako erabakia, sindikatuekin konpartitu barik egin dela; hau da, honen inguruan langileen ordezkariei gaur-gaurkoz ez zaigula inolako informaziorik jakinarazi, ez prebentzio ordezkarien bitartez, ez ohiko bideetatik.
  • Esposizio handiko kolektiboez ari denean, LABen ustez hainbat kolektibo ez dira agertzen, eta horrela agertzea exijitzen dugu: terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, zeinu-hizkuntzako interpreteak, sukaldariak, ikastetxeko atezainak eta garbitzaileak. Azken hauen kasuan, errefortzuetan dauden garbitzaileak, izan ere, harreman zuzena dute ikastetxeko ikasle guztiak aritzen diren eremuekin.
  • Txertatzeko aukera hau eszedentzia egoeran ez dauden langileentzat soilik izatea.
  • Irizpide hauek hezkuntza-sistema osoaren parte diren ikastetxe guztientzat zabaltzea.

Hau dela eta, LABek lehenbailehen irizpideak aurretik aipatutako kolektiboetara zabaltzea eskatzen du, eta langileon ordezkariekin hartu-emana berehala egitea.

Xabier Aizpurua EAEko Hezkuntza Sailburuordeari igorri diogun gutuna