EAEko Hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako ordezkogaien birbaremazioa

273

Informazioa HEMEN

  • Birbaremazio epea: Maiatzaren 22tik ekainaren 12ko 23:59ra arte.
  • Barematuko den epea: 2021eko abuztuaren 31tik 2022ko abuztuaren 31 arte. Edo arinago sartu ez diren zerbitzuak.
  • Behin behineko zerrenden argitaratzea: ekainaren bigarren hamabostaldian.
  • Behin betiko zerrendak: 2023ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.
  • Ordezkabidea administrazioak irailaren bigarren hamabostaldian indarrean sartuko dela aurreikusten du.

Hautagaien fitxak HEZIGUNEA web orrian daude eskuragarri. Izangaiek gida zehatz bat dute eskuragarri hemen:

Datu pertsonalen aldaketak, lanaldi partzialaren eta/edo osoaren aukerak eta lurralde bat edo batzuk aukeratzeko aukera egongo da (Araba, Bizkaia edota Gipuzkoa), kontuan hartu zonaldeak desagertuko direla Ordezkabidearekin batera.

Erreserba zerrendak

  • Aldi baterako baja egoeran egongo dira 2023ko maiatzaren 31tik atzera eginez azken hiru urteetan inolako kontrataziorik izan ez duten hautagai guztiei
  • Urtero birbaremazio-aldian zerrenda horietako pertsonak zerrenda arruntera pasatu nahi dutela berariaz adierazi arte egongo dira erreserbako zerrendan.
  • Langile horien zerrenda ebazpen honen I. eranskinean jasota dago; 2023/24 ikasturterako zerrenda arruntetan egoteko interesa dutenek posta elektronikoz eskatu beharko dute hezk.sind@euskadi.eus helbidera, NANaren kopiarekin batera. Zerrenda hauetan bost ikasturte igaro ahal izango dira, egoera horretan daudenei behin betiko baja emango zaie zerrendetan.

Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.

Sukaldari eta garbitzaileak ere euskal eskola publiko komunitariorantz!!