EAEko Hezkuntza Saileko Sukalde eta Garbiketako langileak: 60 urtetik gorako langileen osasuna zaintzeko protokoloa argitaratu da

96

Akordioa sinatu eta urte bete beranduago osasuna zaintzeko neurririk gabe jarraitzen dugu sukalde eta garbiketako langileok, horregatik LAB sindikatuak Hezkuntza sailaren jarrera salatu nahi du.

2023ko azaroaren 9an Hezkuntza sailak eta LAB, CCOOo eta UGTren artean AKORDIOA sinatu genun, alde batetik, 60 urtetik gorako langileen osasuna zaintzeko protokolo espezifikoa egingo zela sinatu genuen akordio batean. Honek lanaldiaren heren bateko murrizketa ekar zezakeela jasoaz.

Urte bete beranduago, LABetik mobilizazioak burutu ostean eta jada demanda jarrita dagoenean, Hezkuntza sailak alde bakarrez protokolo bat egin du. Negoziatu gabeko protokolo bat da, lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginak egiteko behar izango diren behar espezifikoak zeren arabera baloratuko diren ez dakigu. Hauek dira azterketa mediku hau pasatzeko behar diren baldintzak:

· 60 urte bete dituzten garbiketako eta sukaldeko langileek edo adina betetzeko hilabeteko epea falta zaienek, osasun-azterketa egiteko eskaera egin ahal izango dute.
· 60 urtetik gorako langileek % 33tik gorako desgaitasun fisikoa dutela egiaztatzen badute, mediku-azterketan jakinarazi beharko dute.

Bestalde gogoratu nahi dizuegu Administrazioaren zerbitzura dauden langile guztiek eskubidea dutela edozein unetan lanpostuaren balorazio medikoa eskatzeko eta lanpostua egokitzeko.

Hezkuntza sailak argitaratu duen protokoloa eta prebentzio zerbitzuan hitzordua eskatzeko egin beharreko pausuak: Hemen

Bestetik, lanpostuen zerrendan lanpostu berriak sortzeari buruzko akordioa sinatu zen eta azaroaren 7an aldizkari ofizialean 2 sukaldari-postu sortu dira eta 4 sukaldari-dotaziori destinoko zentroak eta/edo jardunaldia aldatzen zaizkio.

CEIP Azpeitiako ikastola- Karmelo Etxegarai jardun erdiko lanpostua eta jardun osoan: CEIP Derio HLHI, IES Jose Miguel Barandiaran BHI , CEIP Barrutia HLHI , CEIP Zipiriñe HLHI eta CEIP Iruarteta HLHI.

Beste hauek martxorako bakanteak sortzea aurreikusten diren ikastetxeak; CEIP Mendiko eskola HLHI eta CEIP Latiorro HLHI %75an, CEIP Balmaseda %66, CEIP Ugao jardun osoan, CEIP Birjinetxe, CEIP Concha, CEIP Amara Berri eta CEIP Elortza erdian et Laiotz Herri eskola %66an.

Bestetik, CEP Bekobenta, CEIP San Francisco eta CEIP kas Bide ikasturte honetan sortzea eskatu dugu %66an.
Gauzak horrela, akordio hauen jarraipena egingo dugu osotasuenan bete ditzaten. Hutsik dauden lanpostu guztekin Lekualdatze lehiaketa ahalik eta lasterrren egin eta Lan hitzarmenaren negoziazioa ahalik eta lasterren abia dezaten eskatu dugu.

LAB sindikatua kalean eta mahaietan borrokatuko da kolektiboaren beharrei erantzungo dien benetako negoziazioa lortze bidean.

Edozein zalantza baduzu jarri gurekin harremanetaN.

INFO-SuTaGar-24-11-11