EAEko Hezkuntza Sailak Heziketa Bereziko ordezkagunea martxan jartzea #LORTUDUGU

955

#Lortu dugu!

Gaur, martxoak 28, EAEko Hezkuntza Sailarekin izandako mahai negoziatzailean ordezkagunearen akordioa sinatu dugu.
Sinaturiko akordioaren ondorioz, EAEko Hezkuntza Saileko Hezitzaileontzat ere martxan egongo da ORDEZKAGUNEA maiatzetik aurrera, LAB sindikatuak egin dituen ekarpen gehienak kontuan hartu baitituzte.
LAB sindikatuak, 2018ko akordioan sinatutakoari jarraiki, ordezkapen guztiak lehen egunetik, gardentasunez eta ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzea bermatuko duen Ordezkagune sistema ezartzea lortu dugu. Gainera, gure kolektiboari egokitutako ezaugarrietara egokitzea eta irakasle zerrendetara pasatzeko dugun eskubidea bermatu dugu.
Egunero eskainiko diren lanpostu guztiak bere lehentasunen arabera aukeratu ahalko dituzte ordezkoek.
Neurri honekin, Heziketa Berezian azken urteetan ordezkapenekin ematen ari ziren irregulartasunak amaituko dira.

Era berean, LAB sindikatuak eskatu duen Ordezkoen araudiaren negoziazioaren bitartez lortuko ditugun hobekuntzak Ordezkagunean eguneratuko dira.

Aurreikusten da maiatzaren 9tik aurrera martxan jarriko dela. Gauzak horrela, lehenbailehen lotura honen bidez, Ordezkagunean helbidea, emaila eta telefonoa betetzea ezinbestekoa da: ORDEZKAGUNEA.


Acuerdo_Ordezkagune_defin_sinatuta_e